Zure autoaren arazo guztietaz arduratzen gara

Zerbait gertatu zaio zure autoari?

Zure autoaren arazo guztiak konpondu ditzakegu


  • Bat Garajea
  • Bat Garajea
  • Bat Garajea
  • Bat Garajea
  • Bat Garajea

Berdin zaigu zer daukan,
guk konponduko dizugu

Gure garajean topatuko duzu zure autoak dituen arazo guztien irtenbidea. Honaino ekarri besterik ez dugu egin behar: gainontzekoa, gure kontu. Dena ahaztu dezakezu, autoa berriro jasotzea izan ezik!

Zerbitzuak

Lan egiteko jakintza alor anitzeko talde bat osatu dugu.

Equipo Bat Garajea

Beharretara egokitzen bagara ere, bost sektore hauek jorratzen ditugu gehien

Diagnosia Bat Garajea
Diagnosia

Autoen sistema ezberdinen errebisioa eta arazoen iturburuaren aurkikuntza ordenagailu bidez, sistema ororen burmuin elektronikoak oinarritzat hartuz.

Mekanika Bat Garajea
Mekanika

Autoen konponketa mekaniko oro, motorren edozein matxuratik suspentsioak sor dezakeen edozein arazoraino.

Karrozeria eta pintura Bat Garajea
Karrozeria eta pintura

Istripuen ondorioz gerta litezkeen matxura ororen konponketa: txapa arrasto txikietatik hasi, beiren aldaketak eta autoaren egitura zuzendu beharra izaten den golpe handietaraino.

IAT aurreko azterketa Bat Garajea
IAT aurreko azterketa

IAT azterketan errebisatzen dituzten atalen egoeraren egiaztatze eta konponketa, hala nola, suspentsioa, balazta, artikulazio mugikorrak, argiak, kutsadura maila gasolina nahiz diesel ibilgailuetan, etab.

Aire girotua Bat Garajea
Aire girotua

Gasaren kargaz gain, sistemak izan dezakeen edozein arazoren konponketa; hala nola, gas ihesak, sistemaren atal ezberdinen matxurak, konpresore, filtro, espantsio balbula, etab. Klimatizagailu elektronikoen diagnosi eta konponketa.

  • Bat Garajea
  • Bat Garajea
  • Bat Garajea
Zure autoarentzat irtenbiderik bateratuena.
Ibaiondo poligonoa 10zbk,
Irura 20271, Gipuzkoa
info@batgarajea.eus | 943 69 22 05