Argien optiken zahar berritzea

Gaur egun gero eta gehiago gertatzen da, argien optikak, lehen kristalezkoak zirenak, orain plastikozkoak izatearekin, eguzkiaren eta errepidean jasotzen dituzten kolpeekin gardentasuna galtzen dute. Hau dela eta argiaren kalitatea asko jeisten da, IAT azterketa gainditzeko arazo bihurtzerarte. Orain dela gutxi arte arazo honek ez zuen irtenbiderik faroak aldatu ezean, zenbait autoetan honek suposatzen zuen diru kostuarekin.

Orain ordea zahar berritze prozesu baten bidez, optika zaharrei, berriak zireneko gardentasun bera itzul diezaiekegu, beti ere faroaren barnekaldea egoera onean baldin badago, honek suposatzen duen diru aurrezketarekin. Faro bakoitzaren zahar berritzeak 50 euroko kostua du.

Faro honetan ikusten da zahar berritu aurreko eta ondorengo ezberdintasuna.

Prozesua pausoz-pauso:

 

1. Optika zahar berritu aurretik, ikus liteke goikaldean, gardentasuna
galdu eta hori kolorea nola hartzen duen, argiztatzeko ahalmena asko urrituz.

 

2. Lehenik optika lijatu egiten dugu, prozesu hau da garrantzia handiena duena ze ondo egin ezean ez dugu nahi dugun gardentasun maila lortuko. Honetarako, bost aldiz lijatzen dugu eta aldi bakoitzean lija finago batekin.

 

 

 

3. Lijatu ondoren lakatzeko prestatzen dira.

 

 

 

4. Lakatze prozesua, edozein lakatze prozesuren berdina da. Ezberdintasun bakarra erabilitako lakan dago. Polikarbonatozko laka berezia da optiken plastikoentzat bereziki formulatua.

 

 

 

5. Behin amaitutakoan, optikaren gardentasun maila, berri baten berbera da.