Nola egin karrozeriako prozesu orokor bat?

Karrozerian maiz ikusi ohi dugu, gendeak, kolpe txiki baten konponketaren atzean dagoen lanaren ezagutzarik ez duela, eta beraz lanaren eta kostuaren arteko erlazioa epaitzeko biderik ere ez. Ondorengo argazkietan karrozeriko prozesu orokorra ikusiko dugu.

Atzeko ezkerreko atean ikus dezakegu kolpea

 

 

 

Prozesua pausoz pauso:

Lehenik eta behin pintura kendu beharra dago kolpe guztiaren inguruan txaparekin lanean hasi ahal izateko.

Ondoren, puntan txapari soldeatzen zaion inertziazko mailu baten bidez, kolpearen zatirik handiena ateratzen saiatzen gara eta mailuaren laguntzaz bukatzen dugu lana.

 




 

 
Mailuaren lana bukatu ondoren, masila deituriko poliesterrezko komposatu baten bidez akats guztiak estaltzen ditugu, leortzen utzi eta lijatu egiten da.

 


 

 

Inprimazioa, akatsak estaltzeko azkeneko pausua da. Paperarekin imprimatu behar ez den guztia ondo estali eta gero, pistola baten bidez ematen da.

 


 

 

Inprimazioa lehortzerakoan sor litezkeen akatsak ekiditzeko, infragorri bidez lehortzen dugu, txapa berotuaz lehenik imprimazioa barnetik kampora lehor dadin. Ondoren azken lijatua ematen zaio.

 

 

 

Azken pausua askorentzat ezagunena dena, pintatzea da. Kabinan sartu ondoren pintatzeko, pintatu behar ez diren zati guztiak ondo estali behar dira.

 

 

 

Prozesu hau kabina berezi batean egiten da hiru arrazoi nagusirengatik: pintatzerakoan 26º egotea komeni da, kabinaren motoreek hautsa sortzea ekiditzen dute, berau baita bukaera on baten etsai nagusia eta azkenik pintura lehor dadin 60º tara lehortu behar da.

 

 

 

Ondo egindako lan baten ondoren kolpea izan denik ere ez luke nabaritu behar.